Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/02/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Irura
    Laguntza

Wifi guneak jarri ditu Irurako Udalak San Migel Plazan eta Peio Arrese Kalean 

LIBURUTEGIAN PASAHITZA ESKATU BEHAR DA "IRURAKO UDALA" WIFIA ERABILTZEKO.
 

Irurako Udalak Wifi gunean egokitu ditu San Migel Plazan eta Peio Arrese Kalean. Era horretan, hemendik aurrera, posible izango da ordenagailu eramangarriarekin internetera  konektatzea sare inalanbrikoaren bidez, telefonorik edo kablerik erabili gabe eta ordaindu gabe, herriko ondorengo puntuetan eta gehiagotan: Udaletxean, San Migel Plazan, plazako haur parkean, liburutegian, Plazako ikastolan, zaharren Biltokian eta baita kulturunearen inguruko beste puntu hauetan ere; osasun zentroan, gaztelekuan, musika eskolan, Peio Arrese Kalean, Eguzkialdi Kalearen sarreran eta abar.
Nola konektatu:
"Irurako Udala"
izena duen sare inalanbriko honetara konexioa irekia denez, ordenagailu eramangarriak zuzenean konektatzen dira estaldurarik badago kokatuak dauden gunean. Erabiltzeko ordea erabiltzaile izena eta kodea eskatzen dira erakunde publikoak eskainitako zerbitzu bat denez, erabiltzaileak identifikatuak egon behar baitira.
Erabiltzaile izena eta pasahitza
"Irurako Udala"
wifi bidezko sare inalanbrikoa erabiltzeko erabiltzaile izena eta pasahitza IRURAKO LIBURUTEGIAN  lortu daitezke astelehenetik ostegunera 17:00tik 19:00rako ordutegian joanez gero.Horretarako baldintza bakarra Irurako Liburutegiko erabiltzaile txartela izapidetzea da eta hori minutu pare bateko tramite erraz eta dohanekoa da. Gainera, Irurako liburutegiko erabiltzaile txartelarekin Euskadiko Liburutegien Sare Nazionaleko edozein liburutegiko liburu zein diska edo bideo eskuratu daitezke (inguruko eta probintziako liburutegi guztiak eta Erkidegokoak daude Sare honetan).

 


| San Migel Plaza 1 - 20271. Telefonoa: 943 691333. Faxa: 943 693341 | © Irurako Udala. IFK P2005000A