
San Migel plazan dago, udaletxeko bigarren solairuan. Aste guztian zehar irekitzen da.
Dinamizatzailea Goretti Armendariz da eta zentrua bisitatzen du ostegunero. Bisitetan, batetik, erabiltzailei sor dakiekeen edozein zalantza argitzen du, eta bestetik, teknologia berriei buruzko kurtsoak antolatzen ditu. Berarekin harremanetan jartzeko: volante.tolosa@kzgunea.net (943 24 89 70)

KZgunetik zure ONA (Osasun Nortasun Agiria) tramitatu ahal izango duzu ostegunetan, tutorea egoten den orduetan. Horretarako KZgunera hurbildu beharko duzu Nortasun Agiria eta Osakidetza txartela eskuan dituzula. Aste gutxi batzuk pasa ondoren Osasun txartel berria prest izango duzu bere abantaila guztiez baliatzeko.
Sinadura elektronikoari buruzko kurtsoak ere emango dira KZgunean txartela erabiltzen ikasi ahal izan dezazun.