Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/10/27
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Irura

?

Haurreskola 

Sarrera

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira, Partzuergoari atxikitzeko hitzarmenetatik sortzen direnak. Hitzarmen horiek egiten dira, hain zuzen ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta EAEko udalen artean, familiei laguntzeko erakundeen arteko planari erantzuna emateko.

Haien helburu nagusia familiei hezkuntza-eta laguntza-zerbitzua ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

  • Helbidea: San Migel plaza 8
  • Telefonoa: 943 69 33 11

Haurreskolen tipologia

  • 0 urtekoen gela: 8
  • Urtebetekoen gela: 13
  • 0 urtetik urtebetera bitartekoen taldekatzea: 10
Egutegia eta Ordutegia

Haurreskola bakoitzak familien beharren arabera zehaztuko ditu ikasturteko ordutegiak, ondorengo irizpideetan oinarrituz:

  • 11 hilabeteko eskaintza egingo da.
  • 11 orduz irekita egotea eskainiko da.
  • Haurrak ezin izango dira 8 ordu baino gehiagoz haurreskolan egon.
  • Unitateren batean hiru haur baino ez badira, ez da 8 ordu baino gehiago irekiko.
  • Unitateren batean 3-6 haur izanez gero, ez da 10 ordu baino gehiago irekiko.
  • Haurreskolan gutxienez 2 ordu egotea gomendatzen da
Txandak eta ordutegiak

Sartu
  • 07:30etik 09:30era.
  • 11:30etik 12:00etara.
  • 13:00etatik 13:30era.
  • 15:30etik aurrera.
Irten
  • 11:30etik 12:00etara.
  • 13:00etatik 13:30era.
  • 15:30etik aurrera.
  • Bazkaria: 11:45etik 12:45era.
  • Siesta: 13:00etatik 15:00etara.
  • Askaria: 15:30etik 16:30era.

Zerbitzuak

Haurrekolak familiak ekarritako janaria emango die haurrei. Haurra haurreskolan noizean behin bazkaltzen uzten duten familiek ezin izango dute haurreskolaren funtzionamendua aldatu.

Baremazio irizpideak

Umea haurreskolan hasi den egunak izango du lehentasuna, eta hasiko den hilabetea izango da kontuan eskabideak barematzeko.

1.- Famili unitatea udalerrian erroldatuta egotea urtebetez (25 puntu).

  Aitak edo amak udalerrian lan egitea (15 puntu).

2.- Haurraren elbarritasuna edo minusbaliotasuna (5 puntu).

3.- Familiaren ezaugarriak:

a) Famili abegian dauden haurrak (1 puntu)
b) Aita edo amaren elbarritasuna (1 puntu)

c) Familia ugarietako haurrak:

- 1. mailako familia ugariak (0.5 puntu)

- 2. mailako eta ohorezko familia ugariak (1 puntu)

d) Esku-hartze soziala behar duten haurrak (2 puntu)

e) Haurreskoletan anai-arrebak izatea:

- Anaia edo arreba bat (0.5 puntu)

- Anaia edo arreba 1 baino gehiago (1 puntu)

4.- Familiaren urteko errenta:

a) Urteko diru-sarrerak 33.000 euro edo gutxiago izatea (2 puntu)

b) Urteko diru-sarrerak 33.000 euro baino gehiago izatea( 0 puntu)

5.- Gurasoen lan-egoera:

a) Ama, aita edo legezko ordezkaria, biak lanean (5 puntu)

b) Guraso bakarreko familietan, guraso bakarra lanean (5 puntu)

c) Guraso bat lanean aritzea, eta besteak haurra zaintzeko ezintasuna izatea, egiaztatutako gaixotasunagatik edo elbarritasun larriagatik (5 puntu)

d) Guraso bat lanean eta bestea langabezian (1 puntu)

e) Bi gurasoak langabezian, edo guraso bakarreko familietan gurasoa langabezian (2 puntu)

Kasu bakoitzean eskumena duten erakunde publikoek emandako agirien bidez egiaztatutako egoerak besterik ez dira baloratuko.

Izena emateko epea itxi eta eskaerak barematu ondoren, onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira, puntuazioaren arabera sailkatuta.

Zerrendak argitara eman ondoren, familiek epe bat izango dute erreklamazioak egiteko eta dokumentazioa zuzentzeko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu ondoren, behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

Oharra: Ez dira plazak gordeko.


| San Migel Plaza 1 - 20271. Telefonoa: 943 691333. Faxa: 943 693341 | © Irurako Udala. IFK P2005000A