
Euskaldunek euskaraz jarduteko mugak dituzten kasuak salatzeko eta kexak behar diren tokira bideratzeko.
Buzoiak UEMAk eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jarri dituzte. Buzoiak jartzea bi erakundeek 2008ko maiatzaren 15ean sinatu zuten hitzarmenaren ondorioa da.
Udaletxeko sarreran. Ordutegia: 08:00-15:00
Inprimakia betetzen udaletxean lagunduko dizute, baina, hala ere, kexa ahoz egin nahi izanez gero, telefono zenbaki hauetara dei dezakezu:
- 943 260372 UEMA (Oiartzungo bulegoa)
- 902 194332 Hizkuntz Eskubideen Behatokia
Kexa guztiek izen-abizenak eta kontakturako bide bat eduki behar dute (telefonoa, posta elektronikoko helbidea...). Hartara, UEMAko edo Hizkuntz Eskubideen Behatokiko arduradunek zalantzaren bat badute edo argibiderik nahi badute, aukera izango dute kexa jarri duen pertsonarekin harremanetan jartzeko. Nolanahi ere, Datuen Babeserako Legeari jarraiki, datuak ez dizkiogu beste inori jakinaraziko, eta UEMAz eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaz gain, inork ez du jakingo kexa nork jarri duen.
Kexa UEMAra bidaliko du udalak, eta UEMAk erregistratu egingo du. Gero, Hizkuntz Eskubideen Behatokira bideratuko du, eta haiek kexa bideratuko diote dagokion erakunde edo enpresari. UEMA eta Hizkuntz Eskubideen Behatokia erakunde edo enpresetako buruekin jarriko dira harremanetan, ez urraketa eragin duen langilearekin.
UEMAk eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egindako guztiaren berri emango diote kexa jarri duen herritarrari (tramiteak, jasotako erantzuna...), bai idatziz, bai ahoz.