Irura UEMA mankomunitateko kide da.

Iruraren eskutu ofiziala
www.irura.net

irura.neteko ataleren menu nagusia

Euskara

Euskararen erabilera normalizatzeko plana (Dokumentu osoa deskargatu)

Euskararen Erabilpena Arauzkotzezko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko 10/1982 zenbakidunak, herritarren hizkuntz eskubideak aitortu eta herri-aginteek hizkuntzaren alorrean dituzten betebeharrak ezartzen ditu.

Legearen 14. atalak herritarrei administrazioarekiko harremanetan aitortutako hizkuntz eskubideak bermatzeko, administrazioaren zerbitzupeko pertsonala arian-arian euskalduntzea aurreikusten du; baita administrazioetako plantiletan bi hizkuntza ofizialen ezagutza derrigorrezkoa duten lanpostuak finkatu beharra ere.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 legearen V. Titulua eta hau garatzeko Eusko Jaurlaritzak herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko onartutako erreglamenduzko arauak euskararen ofizialtasunak funtzio publikoaren eremuan izan beharreko isla ez ezik, herri-administrazioetako euskararen erabileraren normalkuntza-prozesuaren oinarri ere badira.

Honi loturiko lehen plangintzaldian (1990-1995) euskal herri-administrazioetako euskararen erabileraren normalkuntza-prozesuaren helburu nagusia izan da administrazioaren giza bitartekoak arian-arian euskaraz ere jarduteko gaitzea.

Horrez gain, Euskal Herriaren berezko hizkuntza sustatzeko asmoz Irurako Udala partaide den Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA), berriz, bere jardunbidea arautzen duten estatutuetan dio bere helburu orokorra dela, besteak beste, udal partaideen administrazioetako barne-jardueran eta udalerrietako esparru guztietan euskararen erabilera ahalbideratzea eta bermatzea.

© Irurako Udala