Irura UEMA mankomunitateko kide da.

Iruraren eskutu ofiziala
www.irura.net

irura.neteko ataleren menu nagusia

Haurreskola

Baremazio irizpideak

Haurreskolan umearen hasiera data lehentasuna izango du eta hasiko den hilabetea kontuan izango da eskabideak barematzeko.

1.- Famili unitatea udalerrian erroldatuta egotea urtebetez (25 puntu).

Edo aita edo ama udalerrian lanean (15 puntu).

2.- Haurraren elbarritasuna edo minusbaliotasuna (5 puntu).

3.- Familiaren ezaugarriak:

a) Famili abegian dauden haurrak(1 puntu)
b) Aita edo amaren elabrritasuna(1 puntu)

c) Familia ugarietako haurrak:

- 1.mailako familia ugariak(0.5 puntu)

- 2.-mailako eta ohorezko familia ugariak (1 puntu)

d) Esku-hartze soziala behar duten haurrak (2 puntu)

e) Haurrskoletan anai-arrebak izatea:

- Anai edo arreba bat (0.5 puntu)

- Anai edo arreba 1 baino gehiago (1 puntu)

4.- Familiaren urteko errenta:

a) Urteko diru sarrerak 33.000 eurokoa edo gutxiago izatea (2 puntu)

b) Urteko diru sarrerak 33.000 euro baino gehio izatea( 0 puntu)

5.- Gurasoen lan-egoera:

a) Ama, aita edo legezko ordezkaria, biak lanean (5 puntu)


b) Guraso bakarreko familietan, guraso bakarra lanean (5 puntu)

c) Guraso bat laenan egotea, eta besteak haurra zaintzeko ezintasuna izatea, egiaztatutako gaixotasunagatik edo elbarritasun larriagatik (5 puntu)

d) Gurasobat lanean eta bestea langabezian (1 puntu)

e) Bi gurasoak langabezian, edo guraso bakarreko familietan gurasoa langabezian (2 puntu)

Kasu bakoitzean eskumena duten erakunde publikoek emandako agirien bidez egiaztatutako egoerak besterik ez dira baloratuko .

Izena emateko epea itxi eta eskerak barematu ondoren, onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira, puntuazioaren arabera sailkatuta.

Zerrendak argitara eman ondoren, familiek epe bat izango dute erreklamazioak egiteko eta dokumentazioa zuzentzeko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu ondoren, behin betiko zerrendak argitaratuko dira

Oharra: Ez dira plazak gordeko.

© Irurako Udala