Irura UEMA mankomunitateko kide da.
Guztira 1204 biztanle (2006/02/14).
Gizonak: 636
Emakumeak: 568
Bere tamaina txikia izan arren, eta duen industria berriaren ezaugarriak kontuan izanik, mota honetako herrietan ohikoak diren adierazle demografikoak ditu. 1 Nazionala errepidearen ertzean dauden herrietan ohikoa izan den eboluzio demografikoaren kurba du; azpimarragarria da, 1960 urtetik aurrera eman zen populazioaren etengabeko hazkundea (Industria pisua zegoen, langile askoko lantegiak). 70eko hamarkadaren erdialdean, biztanleen gutxiagotze prozesua hasi zen. Hala ere, azken urte hauetan zuzendu egin da eta momentu honetan goraka doa: 1000 biztanleko muga gainditu du eta hurrengo bi urteetan kopuru hori zertxobait gehiago handitzea (1100 biztanlera) espero da. Populazioaren gehiengoa hirigune nagusian dago bildua eta hiri-batasuna nahikoa trinkoa da.
0-14 urte: 231 biztanle
15-29 urte: 202 biztanle
30-49 urte: 500 biztanle
50-70 urte: 200 biztanle
70 baino gehiago: 71 biztanle
GUZTIRA: 1204
Auzoak: Kale Nagusia, Etxezarreta kalea, Ibaiondo bailara, Laskibar bailara, Katategi bailara, Sagasti kalea, Eguzkialde kalea, Nekazari, Agerre bailara, Zillar kalea, Gregorio AM.Kalea, San Migel Plaza, Peio-Arrese-Igor kalea.